AKTUALITATEA / Sexu-esplotazioa

Adingabe bat prostituitzera behartu dute, tartean bere bikotekideak

54 urte ditu bikotekideak, eta bere etxean zeukaten bahituta neska, inkomunikatuta. Badirudi adingabea iaz mugitu zela Gasteizera.
2026eko irailaren 2 - 07:02
Adingabe bat prostituitzera behartu dute, tartean bere bikotekideak

Sexu-esplotazioko beste kasu baten berri eman dute Gasteizen, izan ere, 33 urteko emakume bat eta 54 urteko gizon bat atxilotu dituzte bertan, adin txikiko neska bat prostituzioan aritzera behartzeagatik. Gizonezko proxenetak bikote-harreman bat izan du biktimarekin, antza denez.

Berria-k jakinarazi duenez, gizon horren etxean bahiturik eduki dute neska, irten ezinik eta inkomunikatuta. Badirudi biktimaren familiak salatu zuela desagerpena duela hiru egun, eta bilaketa-lanak hastean, bikotekidearen etxean topatu dutela azkenean emakumea.

Aipatutako egunkariak gaineratu du biktima iaz mugitu zela Gasteizera, eta zorren bat tarteko derrigortu dutela prostituitzera. Bere bikotekideak aurrekariak omen ditu indarkeria matxistagatik.