AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/02/02 11:09

Gabi Daraspe Mugimendu Sozialistako kidea epaituko dute hurrengo asteartean, pintaketa batzuk egitea egotzita. Paueko (Okzitania) auzitegian epaituko dute urruñarra, eta, egun horretarako, elkarretaratze bat antolatu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak. Darasperen absoluzioa eskatuko dute, bai eta lan politikoa egiteko baldintzen defentsa aldarrikatu ere. Baionako (Lapurdi) suprefeturaren aurrean izango da protesta, otsailaren 7an, 19:00etan.

Kontseilu Sozialistak gogorarazi du, gainera, Daraspek beste auzi bat daukala irekita bere kontra. Leioako 5ak aske kasuan auzipetuta dago, beste bost kiderekin batera. Leioako campusean (Bizkaia) 2016an izan zen ikasle mobilizazio batean atxilotu zituzten guztiak, eta 39 urte eta erdiko espetxe-zigorrak eskatzen dituzte haientzat hemen azalpen gehiago—. Oraindik ez dago epaiketaren datarik finkatuta.

Bestalde, iazko maiatzaren amaieran, Itziarren (Gipuzkoa) atxilotu zuten Daraspe. Ikasle greba baten harira 2018an ezarritako zigor bat betearazteko atxilotu zuen Ertzaintzak, eta Martutenen (Gipuzkoa) espetxeratu zuten. 2018tik etenda zegoen sententzia berriz ere eten zezatela eskatu zuen gaztearen defentsak, eta ekainaren hasieran geratu zen aske.

EZ DAGO IRUZKINIK