AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/07/09 07:56

Beste sexu-eraso baten berri eman dute Donostian (Gipuzkoa): joan den igandean, uztailaren 6an, emakume bat bortxatu zuen gizonezko batek Intxaurrondo auzoan. 

Eraso matxistei aurre egitera deitu du Donostiako Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, eta azaldu du, 2025. urtearen lehen hiruhilekoan, hamahiru bortxaketa salatu dituztela hirian, 2023ko epe berean baino %85 gehiago. "Egoera urtetik urtera okertzen ari da eta, uda testuinguruan, eraso matxistak are gehiago izango dira", ohartarazi du: "Erantzun kolektiboak antolatzen jarraitu behar dugu".

EZ DAGO IRUZKINIK