AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Ecuador Etxea
2020/01/22 16:42

Euskal Herriko Ikerlarien Asanbladak salatu duenez, iazko martxoaren 15ean onartu zen Ikerlarien Estatutua, baina EHUk ez ditu oraindik betetzen han jasotako baldintzak. Horiek exijitzeko bildu dira gaur dozenaka ikerketa langile, Leioako (Bizkaia) campusean. Besteak beste, estatutuan jasotako soldata igoera gauzatzeko eskatu dute elkarretaratzean. Idatzi bat sartu nahi izan dute Errektoretzako erregistroan, baina sarrera itxi diete atean kandadua jarrita. "Langile bezala, erregistroa erabiltzeko eskubidearen bortxaketa salatuko dugu. Gertatutakoa onartezina da!", adierazi du Ikerlarien Asanbladak.

Gaurko mobilizazioarekin, borrokaldi berri bati ekin dio Ikerlarien Asanbladak, eta bertako kideek azaldu dutenez, "soldata igoera" ez da haien aldarrikapen bakarra: "Kontratua amaitzean kalte-ordainak ordaintzea eta ikerlarien irakaskuntza babestea ere nahi dugu". Horretaz gain, salatu dute EHUk ez dituela estatu mailako hainbat deialdi (FPU eta FPI kasu)  bere gain hartu nahi, bere "eskumenekoak" ez direla argudiatuta. "Baina gu guztion kontratatzailea da EHU", diote ikerlariek.