AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Etxebizitza Sindikatua
2020/09/20 21:09

Sindikatuak behar zaitu lemapean, duela bi aste eman zuten aurkezpenaren berri Gasteizko (Araba) Etxebizitza Sindikatuko kideek. Aurreko larunbatean, irailak 19, izan zen, eta 60 bat pertsona bildu ziren Gasteizko Gaztetxean.

"Etxebizitza problematika klase perspektibatik lantzeko beharra" azaleratu zuen sindikatuko kideek, azaldu baitzuten ezinbestekoa dela "auzi honek osotasunarekin duen erlazioa aztertzea" problematika zehatz hori "gainditu ahal izateko".

Bestalde, sindikatuaren jardunaren berri eman zuten, baita gaur-gaurkoz martxan dituzten lan lerroak azaldu ere: aholkularitza, negoziaketa prozesuak, mobilizazio tresnak etxe kaleratzeei eta poliziaren gehiegikeriei aurre egiteko, elikadura eta oinarrizko produktuen biltegia, edota etxebizitza baterako aukerarik ez duten kideei etxebizitza bat bermatzeko tresnak, besteak beste.

Lan lerro eta proiektu zehatz horietan parte hartzeko gonbita luzatu zuten aurkezpenean sindikatuko kideek. Parte hartzeko modu desberdinen nolakotasuna ere azaldu zuten, "gaitasunen araberako parte-hartze maila ezberdinak" aurkeztu baitzituzten. Esaterako, baliabide ekonomiko nahiz materialak eskaintzeko edota txanda ezberdinetan parte hartzeko aukera dago, baita parte-hartze jarraikorrago bat izatekoa ere.

EZ DAGO IRUZKINIK