AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2026/01/26 10:30

Ostegun gauean, eraso matxista bat jasan zuen emakume batek Ibaetan (Donostia, Gipuzkoa): gizonezko batek drogatu, kolpatu eta bortxatu egin zuen. Erasoa salatzeko, Donostiako Itaiak larunbatean egin zuen protesta bat Antiguan, Indarkeria matxistari aurre egin! lelopean.

Erasotua izan zen emakumeari babesa eman eta "erasotzaile guztien inpunitateari" kontra egitera deitu zuen Emakumeon Antolakunde Sozialistak. "Egoera larria da, posizionatzeko momentua da: matxismoaren konplize izan edo matxismoaren aurka antolatu eta borrokatu", gaineratu zuen.

Ibaetako campuseko emakume-taldeak ere, Arrakalak, mobilizazio bat antolatu du: gaur, astelehenez, 11:00etan Aulariopean elkarretaratzera deitu du. 

EZ DAGO IRUZKINIK