AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2026/02/05 09:29

Otsailaren 26a gorriz markatu du Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistak (IAS), faxismoaren eta oligarkiaren agenda inperialistaren aurka mobilizatzera deitu baititu ikasleak. Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa) eta Iruñean (Nafarroa) egingo ditu manifestazioak eguerdiko 12:00etan; Eliptikatik, Bulebarretik eta San Frantziskotik hasita, hurrenez hurren. Baionan, berriz, 18:00etarako jarri du hitzordua, Merkatu Plazan.

IASek agerraldi baten bidez azaldu duenez, urtarrilaren 31n Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) egindako manifestazio masiboen ondoren, "faxismoaren eta inperialismoaren aurkako olatu berri hau bultzatzea" da asmoa, "ikasleon unea" dela aldarrikatuz. Bigarren hezkuntzan, lanbide heziketan nahiz unibertsitatean ari dira lanean ikasleak, tokian tokiko batzordeetan antolatuta, eta otsailaren 26ko mobilizazioei begira jarri dira jada. 

Egun horretako manifestazioez gain, Gasteizen (Araba), martxoaren 3rako egin du mobilizazio-deialdi indartsu bat IASek, bertako GKSren eskutik: ikasle-greba bat antolatu dute 1976ko sarraskiaren 50. urteurrenari lotuta. "Faxismoa ez delako iraganeko auzi soil bat; eta atzo egin zutenengatik, gaur eta beti faxismoari aurre egin behar diogu", adierazi dute IASeko kideek.

EZ DAGO IRUZKINIK