AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @Hordago_ElSalto
2019/11/07 12:52

Atzo, hilak 6, hauteskunde kanpainari begirako propaganda egiteko postua jarri zuen Vox alderdiak Bilbon (Bizkaia); hain zuzen, Atxuri auzoan. Hala, zenbait pertsona bertaratu ziren protesta egitera, 17:00ak aldera. Ertzaintzaren hainbat furgoneta ere han bildu ziren behingoan, eta protestan ari zirenei oldartu zitzaien Polizia. Hiru pertsona atxilotu zituzten, eta gutxienez, gazte bat zauritu zuten buruan.

Polizia etxera eraman zituzten atxikitako hiru kideak, "agintearekiko desobedientzia eta Hauteskunde Legea urratzea" leporatuta. Berria-k jakinarazi duenez, 00:30ak aldera askatu dituzte. Dena den, beste zortzi pertsona auzipetu dituzte gutxienez, "hauteskunde askatasunaren aurkako delitua" egotzita.

Aurrekariak

Pasa den urriaren 21ean, Ertzaintzak 18 pertsona inguru atxilotu zituen Bilbon, Voxen mitin baten aurkako protesta antifaxistetan. Bestalde, aurtengo apirilean, Errenterian (Gipuzkoa) mitina eman zuen Ciudadanosek, eta hor ere protesta egitera hurbildu ziren hainbat pertsona. Aste honetan jakinarazi dutenez, Fiskaltzak sei lagun deitu ditu deklaratzera, gertakari horien harira. Izan ere, Ciudadanosek jarritako salaketa zela-eta, ikerketa abiatu zuen Gipuzkoako Fiskaltzak.

EZ DAGO IRUZKINIK