AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Noticias de Gipuzkoa
2023/10/03 08:36

60 urteko langile bat larri zauritu zen atzo, urriaren 2an, Cadreitako (Nafarroa) kontserba-enpresa batean. Bi metro eta erdiko altueratik jausi zen, eta kolpe handi bat hartu zuen buruan. Larri zauriturik eraman zuten Tuterako (Nafarroa) Reina Sofia ospitalera.

Atzo bertan jakinarazi zuten, gainera, Hernaniko (Gipuzkoa) Zikuñaga paper-fabrikan lan-istripu larri bat izan zela aurreko ostiralean, irailaren 29an. Makina baten mantenu-lanak egiten ari ziren bi langilek zanpaketa bat jasan zuten, eta larri zauritu ziren. Gaur-gaurkoz, badirudi arriskutik kanpo dagoela beharginetako bat, baina larriki zauriturik jarraitzen du besteak, ospitaleko Zaintza Intentsiboen Unitatean. Paper-fabrikak zuzenean dauka soldatapean aurreneko langilea, baina bigarrena azpikontratatuta dauka.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 41 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

EZ DAGO IRUZKINIK