AKTUALITATEA / Soldata sistema
Lau lan-heriotza astebetean Euskal Herrian
Ostiral arratsaldean, Durrumako baserri batean hil zen behargin bat lan-istripuz; laugarrena astebeteko epean eta hamabosgarrena urtea hasi zenetik.
2026eko martxoaren 30 - 06:36
Lau lan-heriotza astebetean Euskal Herrian
— ARGAZKIA Gasteiz Hoy

Ostiral arratsaldean, 18:30ak aldera, 55 urteko langile batek galdu zuen bizia Durrumako kontzejuko (Araba) baserri batean, lanean ari zela. Horrekin, lau dira aurreko astean lan-istripuz hil ziren beharginak; lau lan-heriotza astebeteko epean.

Asteartean, 41 eta 58 urteko bi garraiolarik galdu zuten bizia Legution (Araba) eta Gasteizen (Araba), karga batek harrapatuta lehena eta bihotzeko baten ondorioz ospitaleraturik egon ostean bigarrena. Ostegunean, berriz, 52 urteko langile bat hil zen Balterrako (Nafarroa) hondakinen kudeaketarako enpresa batean, pala kargagailu batek jota.

2026. urtea hasi zenetik, gutxienez hamabost lan-heriotza erregistratu dituzte Euskal Herrian.