AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Twitterretik hartutakoa
2022/12/15 08:32

Azaroaren 30ean egin bezala, atzo greba egin zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitaterainoko eskola publikoetako langileek. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik lantzen ari den hezkuntza legearen aurreproiektuaren aurka eta "hezkuntza publikoaren, propioaren eta euskaldunaren" alde atera ziren kalera bigarrenez, eta aurreneko greba deialdian bezala, beharginen %60ek hartu zuten parte protestan, sindikatuen arabera.

Hezkuntza publikoko langileek berriz adierazi zuten ez dutela Hezkuntza Sailaren hezkuntza legea babesten, eta salatu zuten ez direla haiekin adostu aurreproiektuak jasotzen dituen edukiak eta baldintzak. Hala, eskola publikoa "erdigunean" jar dezatela, segregazioari aurre egin diezaiotela eta beharginen lan-baldintza "egokiak" berma ditzatela eskatu zuten berriz, besteak beste.

Atzo goizean manifestazio bateratu bat egin zuten langileek Gasteizen (Araba). Arratsaldean, berriz, Gasteizen, Bilbon (Bizkaia) zein Donostian (Gipuzkoa) izan ziren elkarretaratzeak.

EZ DAGO IRUZKINIK