AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Aurreko astean izan zen Herri Unibertsitate nazionala, Leioan.
2020/03/05 13:57

Datorren astean Herri Unibertsitatea egingo dute Eibarko (Gipuzkoa) Energia Berriztagarrien Ingenieritza Eskolan; hain zuzen, martxoaren 10etik 12ra bitartean. Asteartean irekiko dituzte Herri Unibertsitateko ateak, 17:00etan, Zaldibarko auziari buruzko saio batekin. Asteazkenean, besteak beste, jasangarritasuna izango dute hizpide, eta ostegunean, Eibarko unibertsitateko ikerketa taldea aurkezteaz gain, harremanak eta sormena landuko dituzte.

Ostegun arratsaldean Eibarko Gaztetxean izango dira ekimenak; hala nola, nazio auziaren inguruko hitzaldia eta Eurocopa honi ez! dinamikaren aurkezpena. Iluntzean bertso afaria egingo dute gaztetxean Aratz Errementeriaren eta Unai Andaren eskutik, eta gero, kontzertuak eskainiko dituzte Melophilia eta Cuatro Bancos taldeek. DJ Tukola ere ariko da oholtzan, goizaldea girotzen.

Aldaketak

Izatez, gainontzeko campusetan bezala, Eibarren ere Herri Unibertsitatea otsaileko laugarren astean egitekoak ziren. Dena den, Eibarko Unibertsitateko Ikasle Mugimenduak (EUIM) otsailaren 19an iragarri zuen greba mugagabea egingo zutela ikasleek, Zaldibarko gertakariak zirela-eta. Prentsaurreko bidez eman zuten greba deialdiaren berri.

Hala, Herri Unibertsitatea atzeratzea erabaki zuten, eta orain jakinarazi dituzte data eta egitarau berriak, hainbat aldaketekin.

Aurreko astean izan zen Herri Unibertsitate nazionala Leioako (Bizkaia) campusean, eta beste urte batez, ehunka pertsona bildu ziren bi egunez.

EZ DAGO IRUZKINIK