Bost izan dira, hain zuzen ere,
azkeneko astean lekualdatu dituzten euskal preso politikoak. Angel Lopez Anta
ortuellarra Algecirasko espetxetik Leonekora mugitu dute, urtearen hasieran Algecirasera aldatua izan ostean. Aitor
Herrera Vieites santurtziarra eta Egoitz Coto Etxeandia barakaldarra El Duesoko kartzelara tokialdatu dituzte, A Lamatik bata, eta Granadatik bestea. Gregorio Vicario Setien, aldiz, Topasko presondegitik Burgoskora mugitu dute, eta Valladolideko espetxetik Zaballakora (Araba) gerturatu dute Balbino Saez Olarra.