AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/06/24 17:31

Azken orduetan gutxienez bi gizonezko atxilotu dituzte Nafarroan indarkeria matxista dela-eta. Antsoainen (Nafarroa) 19 urteko gazte bat atxilotu zuten atzo "biolentzia matxistarekin lotutako delitu bategatik; arma zuri bat zeramala ere jakinarazi dute.

Lizarran (Nafarroa), bestalde, 33 urteko gizon bat bikotekide ohiaren etxebizitzan giltzaperatu zen atzo. Emakumea ez zegoen etxean une horretan, baina han zegoen adingabe bat; dena den, ateratzen utzi zion gizonak. Bi ordu inguru eman zituen giltzaperatuta, Polizia bertaratu eta bere burua entregatu zuen arte. Izatez, erasotzaileak debekatuta zuen bikotekide ohiarengana hurbiltzea, baina urratu egin zuen urruntze-agindua.

EZ DAGO IRUZKINIK