AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Navarra.com
2024/11/07 10:52

Ikasnova da Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren plataforma digitala, eta, besteak beste, ondokoa irakur daiteke bertan une honetan: "ZIBERLIGA Pre-Amateurra Nafarroara dator!". Batez ere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako gazteei bideratutako zibersegurtasun ikastaro bat da hura, eta Guardia Zibilak antolatu du Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean.

Ikastaroaren helmuga Guardia Zibila da zuzenean, Aranjuezko (Madril) Ofizialen Akademian burutuko baitute azken fasea. Hortaz, saio horiek sustatzearen bidez, ikasleak polizia-indarrera erakartzen saiatzen ari dira, eta Nafarroako Gobernuaren plataforma publiko bat baliatzen ari dira horretarako.

Bi fase ditu Guardia Zibilak antolatutako "ziberligak". Lehenengoa, azaroaren 25etik 29ra bitartean, Nafarroako eskoletan egingo dute. Poliziako "adituekin" izango dira "jarduera presentzialak", hautatutako ikastetxe batzuetan. Martxoaren 10etik 14ra bitartean izango da ikastaroaren bigarren fasea, eta, esan bezala, Aranjuezko Ofizialen Akademian egingo dute. Horretara bideratuko dituzte autonomia erkidego bakoitzeko "hiru talderik onenak".

Ikasleentzako lehiaketan parte hartuko dute, hain zuzen ere, Nafarroak, Gaztela eta Leonek, Gaztela-Mantxak, Madrilek, Kantabriak, Extremadurak, Balearrek, Kanariar uharteek eta Galiziak. Seigarren edizioa da honakoa.

EZ DAGO IRUZKINIK