AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / @LABszkNafarroa
2022/09/21 09:41

Greban daude Nafarroako Gureak enpresako langileak. Gaur hasi dituzte lanuzteak, eta bihar zein etzi ere joko dute grebara. Beharginek modu horretan salatu nahi dute blokeatuta dagoela enpresako lan-hitzarmenari buruzko negoziaketa, eta gogorarazi dute hainbat exijentzia egin dituztela lan-baldintzei dagokienez. Nagusiki, soldatak Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) arabera igotzea eskatzen dute, baita udan lanean jasaten dituzten tenperatura altuak direla-eta neurriak hartzea ere. Muntaia-lerroetarako zuzendaritzak ezarritako lan-denborak oso laburrak direla ere seinalatu dute.

Oraingoz, dena den, zuzendaritzak uko egin dio langileen eskaera nagusiak onartzeari. Horren aurrean, langile batzordeak —UGT, LAB eta ELA sindikatuek osatzen dute— salatu du enpresak laguntza handiak jasotzen dituela Espainiako Estatutik nahiz Nafarroako Gobernutik, lantokiaren izaera dela-eta. Azpimarratu du 360.000 euroko irabaziak dituela, eta %5 txikiagoa dela langileen soldatetara bideratzen den zenbatekoa.

Sindikatuek jakinarazi dute, gainera, zuzendaritzak biltzera deitu izan dituela beharginak, modu "nahasgarrian" langileak "hertsatzeko" eta haiei presioa egiteko.

EZ DAGO IRUZKINIK