AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Goxara enpresako langileak, prentsaurrekoan. Argazkia: ELA
2021/10/26 18:13

Irailean eta urrian zehar mobilizatu dira Goxara enpresako etxez etxeko laguntza zerbitzuko Beasaingo (Gipuzkoa) langileak, azaldu dutenez, zuzendaritzak negoziazio prozesuan "aurrerapausorik" ez baitu eman. Etxez etxeko langileak Lan hitzarmenaren alde borrokan! lelopean mobilizatu dira azken hiletan, eta oraingoan ere akordioaren alde eginen dute greba.

Beasaingo Udalaren titulartasuna du etxez etxeko laguntza zerbitzuak, baina hura pribatizatuta dagoenez, Goxara enpresaren esku dago. 28 beharginek egiten duten lan enpresan, eta hitzarmen baten beharra aldarrikatzeko ekin zieten mobilizazioei. Negoziazioek aurrera egiten ez zutenez, grebara jotzea erabaki dute.

Lanuzteak azaroaren 8tik 14ra izanen dira eta elkarretaratzeak eginen dituzte beharginek Beasaingo udaletxearen aurrean zein Zubimusu plazan. Langileen eskaera nagusiak dira sektorearen ezegonkortasunari eta ziurgabetasunari aurre egitea. Izan ere, lanorduen arabera kobratzen dute eta, ordutegiak guztiz aldakorrak direnez, halakoak dira euren dirusarrerak zein lan-baldintzak ere.

EZ DAGO IRUZKINIK