AKTUALITATEA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/09/14 11:47

Greba deialdiak mantentzea erabaki zuten atzo EITBko irratietako langileek, zuzendaritzaren eskaintza atzera bota ostean. Beraz, gaur egingo dute aurreneko lanuztea, eta beste bi greba egun izango dituzte datozen asteetan: irailaren 26an eta urriaren 19an.

Zuzendaritzaren eskaintza ez da nahikoa, Euskadi Irratiko, Radio Euskadiko eta Radio Vitoriako beharginen asanbladek seinalatu dutenez. Astearte honetan egindako bileran, langileen soldatak bost puntu igotzea onartu zuen zuzendaritzak (hala exijitu zioten aurretik langileek), baina hainbat baldintza zehaztu zituen horretarako, sare sozialetako jardunari eta irudi-eskubideei lotutakoak (orain arte, ez dira finkatuta egon irudi-eskubideei buruzko baldintzak). Langileek, baina, ez dute uste zuzendaritzak proposatutako neurri-sortan euren irudi-eskubideak modu egokian jasotzen direnik, ez eta sare sozialei lotutako lana eta eskubideak modu egokian arautzen direnik ere.

Irratietako langileen hitzarmenak hamahiru urte daramatza berritu gabe, eta duela hiru hilabete geratu zen bertan behera negoziazio-mahaia, zuzendaritzak zenbait puntu inposatzea lortzean; nagusiki, kontratazioari eta irudien erabilerari lotutakoak, aurrez mahaian adostu gabe eta aldebakartasunez. ELA, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariek osatzen dute EITB Media Irratiko Zentro Arteko Batzordea, eta negoziazio-mahaia uztea erabaki zuten. Mahaira itzultzeko hainbat baldintza jarri zituzten, hain justu, soldatak bost puntu igotzea eta kontziliazio-orduak areagotzea.

EZ DAGO IRUZKINIK