AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Abenduaren 2an egin zuten lehen greba eguna Bizkaibuseko langileek. ARGAZKIA / CCOO
2023/02/06 20:32

Hainbat enpresak osatzen dute Bizkaibusek ematen duen garraio-zerbitzua; tartean, Vectalia Txorierrik eta Enkarterrik, Ezkerraldea Meatzaldea Busek (EMB), Busturialdea Lea Artibai Busek (BLB) eta Avanza Durangaldeak. Durangaldeko beharginek lortu dute jada soldatak Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) bezainbeste igotzea, baina aipatutako beste lau eskualdeetako Bizkaibuseko langileak borrokan ari dira oraindik.

Atzo greba egin zuten berriz, "bidezko hitzarmen baten eta KPIaren araberako soldata-igoeraren alde", sindikatuek azaldu dutenez. Izan ere, blokeatuta jarraitzen du patronalarekin izaten ari den negoziazio-prozesuak eta, azpimarratu dutenez, abenduaren 2an hasitako gatazka "luzatu" egingo dela aurreikusi dute beharginek.

Hala, 24 ordu iraun zuen greba egiteaz gain, kaleak ere hartu zituzten atzo langileek. Manifestazioak egin zituzten Bilboko (Bizkaia) EITBren egoitzatik, San Pedro plazatik zein Juan Garai kaletik hasita eta, azkenean, bat egin zuten denek Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean.

Azken horri, berriro ere, "garraio publikoaren egoeraren" ardura hartzea exijitu diote langileek, eta patronala negoziatzera deitu dute berriz. Hitzarmena berritu eta soldatak KPIa adina igo ezean, gidariek lanuzteak egingo dituzte berriro hilaren 16an, 22an eta 28an.

EZ DAGO IRUZKINIK