AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/11/28 20:47

Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileek greba egingo dute abenduaren 14tik 16ra, haien lan-baldintzak osasun-zerbitzuko gainerako langileen parekoak izan daitezela eskatzeko. Sindikatuek salatu dutenez, Osakidetzak "homologazio printzipioa ez du bete" eta, gainera, biltzeari uko egin dio.

Egoerari aurre egiteko, greba batera deitzeko hautua egin dute garbitzaileek, hainbat hilabetez egindako protestei entzungor egin baitie osasun-zerbitzu publikoak. Hala, eskaera bakarra egiten diote garbiketako beharginek Osakidetzari: azpikontratatutako langileek zein langile publikoek lan-baldintza berdinak izatea.

Aldarrikapen hori gauzatzeko asmoz, negoziazioei ekin zieten 2018an. Langileen arabera, lan-baldintzen parekotasuna "enpresak, langileek eta Osakidetzak onartu genuen markoa" izan zen, baina ia bost urte igaro ondoren, Osakidetzak eta enpresek ez dute haien hitza bete. Langileek gaineratu dute Osakidetzako zuzendaritzak ez diela haien eskaerei erantzun azken bi urteetan eta, zentzu horretan, instituzio publikoa dela negoziazioetako blokeo egoeraren erruduna: "enpresek ez dute Osakidetzaren onarpenik gabe adostu nahi" eta, onarpena baino, "instituzioen hitz hutsalak" besterik ez dituzte jaso.

Instituzioek zein enpresek "hirugarren mailako" langiletzat jotzen dituztela salatu dute garbitzaileek. Homologazioa lortzeko bidean "aurrerapauso bat ematea" beharrezkoa dela eta "mobilizazioaren eta borrokaren bitartez" lortuko dutela azpimarratu dute.

EZ DAGO IRUZKINIK