AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/21 13:32

Borrokan ari dira General Química enpresako langileak, Lantaronen (Araba). Atzo, ekainaren 20an, lehenengo lanuztea egin zuten, baina aurretik ere kalera atera dira beharginak: ekainaren 13an elkarretaratze bat egin zuten lantoki aurrean. Enpresako zuzendaritzak, ordea, ez du ordutik jarrera aldatu, eta langileek salatu dutenez, negoziazioak blokeatuta daude.

"Ordainsarian hobekuntzak" eskatu dituzte, 2020tik izoztuta daude-eta. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI), berriz, 14 puntu baino gehiago igo da azken lau urteetan, Eustaten datuen arabera.

Lantarongo fabrikan 300 langilek egiten dute lan, zuzeneko plantilla eta azpikontratatuta dauden zerbitzuak kontuan hartuta, eta produktu kimikoak egiten dituzte. 2015. urtetik, Dynasol taldearen parte da General Química, eta langileek seinalatu dutenez, sektorean "inoiz baino irabazi handiagoak" pilatu dituzte azken urteetan.

EZ DAGO IRUZKINIK