AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/06/14 11:15

Biharko, ostegunerako, protesta deialdi bat egin du Zestoako (Gipuzkoa) Gazte Asanbladak: 18:00etan izango da elkarretaratze bat Gipuzkoako gotzaitegi aurrean, Donostian (Gipuzkoa). Eliza negoziatu, Gaztetxea zentrora! leloaren pean egingo dute protesta, Gaztetxe berrian bizitzen ari diren desegonkortasun egoera eta gotzaitegiaren mehatxuak nahiz salaketak direla-eta.

Gazte Asanbladako kideek maiatzaren 28an jakinarazi zuten zein zen egoera Gaztetxe berrian: berriz egin zien mehatxu Gipuzkoako gotzaitegiak, maiatzaren amaierarako Gaztetxea uzten ez bazuten, beste salaketa bat aurkeztuko zuela esanez. Espazioan tinko jarraitzen dute gazteek, ordea, eta badirudi Elizak aurrera egingo duela salaketarekin.

Elizondo eraikina izandakoa birjabetu zuen otsailean Gazte Asanbladak, Gaztetxe bilakatzeko. "Urte eta erdi goaz hitzeman zitzaigun espazioa lortzeko prozesuarekin lanean, eta, egun, udal gobernuarekin eta Elizarekin hiruko mahaia osatzea lortu dugun arren, prozesuaren amaiera mugagabe luzatzen ari zela ikusi dugu", azaldu zuten. Hortaz, arazoari behin betiko irtenbidea emateko asmoz sartu ziren eraikinera, eta Gaztetxea zentrora lekualdatzen zela ziurtatu zuten hala.

Salaketa bat aurkeztu zuen orduan Gipuzkoako gotzaitegiak (Elizaren jabetzakoa da espazioa), eta, horren ondorioz, Gazte Asanbladako kide bat epaitu zuten joan den apirilean. Dena den, gaztea absolbitzea erabaki zuen epaileak. Gotzaitegiak orain jarriko duen salaketa, beraz, bigarrena da jada.

EZ DAGO IRUZKINIK