AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/18 14:43

Euskal Herriko hainbat herritan, pintaketa nahiz margo bidez markatuta agertu dira gaur goizean zenbait banketxeren sukurtsalak; hala nola, Kutxabankenak, Laboral Kutxarenak edota Vital Kutxarenak. Azken urteetako "ezegonkortasun egoera orokortuaren, krisi ekonomikoaren eta bizitzaren garestitzearen atzean, bankariak eta enpresari handiak ezkutatzen" direla salatu dute modu horretan; eta, zehazki, "gazte langileon pobretzearen erantzule" gisa seinalatu dituzte hala. "Langileen bizi-baldintzak gainbeheran dauden bitartean, bankarien eta enpresari handien irabaziek gora egiten dute", gaineratu dute.

Gaurkoan markatutako banketxeetan, besteak beste, "Gazte langileon pobretzearen erantzule" edota "U28 mobilizatu" mezuak idatzi dituzte; urtarrilaren 28rako, Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa) antolatu dituen mobilizazioei erreferentzia eginda. Nabarmendu dute, bestalde, "egoera errotik aldatzeko" beharrezkoa dela "langileon alternatiba independentea" eraikitzea eta "bankarien eta enpresarien erasoaldiari aurre egitea".

EZ DAGO IRUZKINIK