AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Onda Vasca
2023/11/15 09:25

Auschwitz-Birkenauko kontzentrazio-esparrua ezaguna da sarraskiaren sinbolo unibertsal gisa, 1940 eta 1945 artean naziek bertan milaka pertsona modu planifikatuan erail zituztelako; gehienak juduak. Auschwitzgo Museoaren datuen arabera, 1,1 milioi pertsona erail zituzten bertan, 1945ean, sobietarrek esparrua askatu zuten arte. Sarraskitutako horietatik guztietatik, 200.000 inguru umeak ziren, eta, hortaz, esparrua zabalik egondako denbora aintzat hartuta, batez beste 127 ume hil zituzten naziek eguneko.

Azken hamarkadan izan diren sarraskietan eraildako adingabeei erreparatuz, Ukrainan, orain arteko datuak eskuan edukita, balantzea eguneko 0,7 haurrekoa da, Yemengo gerran 1,5ekoa eta Sirian 3koa, besteak beste. Gazan, urriaren 7tik azaroaren 4ra bitartean (hau da, 28 egunen bueltan), 5.000 haur erail dituzte armada sionistaren bonbardaketetan; hots, 178 eguneko. Azaroaren laugarrenetik hona, palestinarren aurkako sarraskiak ez du etenik izan eta, buruzagi sionistek esanda, epe motzean bederen, ez du izango. Hortaz, egun bakoitzean hildako ume kopurua handitu baino ez da egingo datozen egunetan, datuak eguneratzen doazen heinean.

Munduko aire zabaleko presondegirik handiena

Aurten hamasei urte bete dira Israelek Gazako Zerrendaren aurkako blokeoa ezarri zuenetik. Zerrendako biztanleria 2,2 milioi lagunekoa da, munduko biztanleria-dentsitaterik handienetakoa duen eremua. Kilometro karratuko, 6.000 lagun bizi dira bertan, eta horietatik %80 errefuxiatuak dira, gainera. Batez besteko adina 18 urtekoa da Gazan, eta 2,2 milioietatik %40k (880.000 lagun), 15 urte baino gutxiago dituzte.

Blokeoa dela eta, Gazako biztanleak ezin dira handik atera, eta Israelgo Gobernuak Rafahko (hegoaldea, Egiptorekin mugan) pasabidetik irten zitezen agindu bazien ere, pasabidea bonbardatu zuten sionistek ofentsiba hasi eta lau egunera, urriaren 11n. Hortaz, gazatarrek ez dute alde egiteko aukerarik, Israelgo Armadak bonbardaketekin jarraitzen badu ere.

EZ DAGO IRUZKINIK