AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/11/06 08:47

Palestinar erresistentziari elkartasuna adierazteko eta sionistak egiten ari diren sarraskia gaitzesteko, mobilizatzen jarraitzen du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Gaurko, azaroaren 6rako, protestak antolatu ditu Euskal Herriko bigarren hezkuntzako ia 30 ikastetxetan.

IAko kideek azaldu dutenez, sionistak palestinarren kontra gauzatzen ari diren genozidioa salatuko dute elkarretaratzeetan, bai eta "sarraskiaren konplize diren gobernu, alderdi nahiz instituzioak seinalatu" ere.

EZ DAGO IRUZKINIK