AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Gasteizko Zentro Sozialista.
2021/09/10 15:00

Gasteizko Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez, atzeratu egin dute Arabako hiriburuko Zentro Sozialistaren hustea, gaitasun juridiko antolatuei esker eta babes antolatuari esker. Gaur egun Laboral Kutxa da espazioaren legezko jabea, eta Zentro Sozialistaren aurkako prozedura judiziala dauka martxan. Gasteizko Kontseilu Sozialistak eta Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak abuztu amaieran azaldu zuten modura, izatez, irailaren 15erako zegoen finkatuta gunearen desalojoa.

Dena den, Gasteizko Kontseilu Sozialistak adierazi du borroka egingo duela huste prozesu osoa bertan behera geratu arte. Dei egin dute, beraz, igande honetan Gasteizera bertaratzera. Laboral Kutxa, desalojoa gelditu! lelo hartuta, manifestazioa izango da 18:00etan, Andra Mari Zuriaren plazatik hasita.

Laboral Kutxa, seinalatuta

Azken egunetan Euskal Herriko hamaika herritan markatu dituzte Laboral Kutxaren sukurtsalak; besteak beste, proiektu sozialak desalojatzen dituela salatzeko. Kartel bidez seinalatu dituzte, adibidez, Donostiako (Gipuzkoa), Bilboko (Bizkaia), Arrasateko (Gipuzkoa), Irungo (Gipuzkoa), Bermeoko (Bizkaia), Gernikako (Bizkaia), Atarrabiako (Nafarroa), Azpeitiko (Gipuzkoa), Galdakaoko (Bizkaia), Hernaniko (Gipuzkoa), Altsasuko (Nafarroa), Burlatako (Nafarroa), Lekeitioko (Bizkaia), Matienako (Bizkaia), Bergarako (Gipuzkoa), Errotxapeako (Iruñerria, Nafarroa), Tolosako (Gipuzkoa), Laudioko (Araba), Zarauzko (Gipuzkoa) nahiz Zumaiako (Gipuzkoa) sukurtsalak.

EZ DAGO IRUZKINIK