AKTUALITATEA / Langile kontrolpeko espazioak
Errotxapeko Subegi Gaztetxera indarrez sartu da Polizia, ilegalki
Gaztetxea txukuntzeko auzolanean zeuden gazteak atxiki, eskuburdinekin lotu eta lau pertsona atxilo eraman ditu Espainiako Poliziak. Huste ilegala izaten ari da, eta Gaztetxearen alde bertaratzeko deia egin dute auzoan.
2026eko apirilaren 25 - 11:01
Errotxapeko Subegi Gaztetxera indarrez sartu da Polizia, ilegalki

Errotxapeko (Iruñerria, Nafarroa) Subegi Gaztetxea legez kontra desalojatu nahian ari da Espainiako Polizia. Arriasko Gazte Langileen Asanbladak atzo aurkeztu zuen Gaztetxe berria jendaurrean, eta hainbat auzolan-saio antolatu zituen astebururako, espazioa txukuntzeko. Gaur, goizeko 10:00etan hasi da eguneko lehenengo auzolana, baina polizia-indarrek bortizki gelditu dituzte lanak.

Bizilagun ugarik ikusi ahal izan dutenez, Espainiako Polizia ostikadaka eta mailukadaka sartu da espaziora, auzi judiziala oraindik ere epaitegietan bere bidea egiten ari den arren. Agenteak legez kontra sartu dira Gaztetxera, eta barruan auzolanean zeuden gazteak atxiki dituzte, eskuburdinekin lotuz. Haietako lau, gainera, atxilo hartu dituzte.

Hona hemen poliziak Subegira sartu diren momentua:

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/GedarLangileKZ/status/2047989814046126293