AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/11/19 11:12

Hamar eguneko lanuztearen ostean, greba mugagabea amaitutzat eman dute Gasteizko (Araba) rokodromoetako beharginek. Atzo gauean jakinarazi zuten, egindako borrokari esker, lortu dutela Gasteizko Udalak (PSOE) eta hark azpikontratatutako Prisma Global enpresak hainbat konpromiso hartzea plantillaren "egoera erregularizatzeko", "gure lan-eskubideekiko dituzten betebeharrak asumituz". 

"Greba eraginkorra izan dela uste dugu. Planteatu genituen helburuetako batzuk partzialki bete dira", ondorioztatu dute langileek. Hala ere, jakinarazi dute "borroka ez dela amaitu"; eta "batuta, antolatuta eta adi" segitzen dutela, udalak eta Prisma Globalek hartutako konpromisoak betetzen diren edo ez ikusteko. Eskerrak eman dizkiete herritarrei, ESK sindikatuari eta Gasteizko Laneko Autodefentsa Sareari (LAS), emandako babesagatik.

Rokodromoetako langileek azaroaren 8an jo zuten greba mugagabera. Jasaten duten "erabateko prekaritatea" salatu zuten: atzerapenak soldata kobratzean, segurtasun- eta babes-material falta, formakuntza falta... Ohartarazi zuten, dena den, halako gabeziak ohikoak direla azpikontratatutako sektoreetan, eta udalaren erantzukizuna azpimarratu zuten.

EZ DAGO IRUZKINIK