Gasteizko (Araba) Salburua auzoan, gaurko zegoen ezarrita etxegabetze bat. Alokabide sozietate publikoak egoera zaurgarrian dagoen familia bat kaleratzeko prozesua jarri zuen martxan, eta gaur ziren hura kanporatzekoak. Norbanako baten iruzurra jasan zuen familia horrek etxean alokairuan sartzean; baina, hala ere, etxe-kaleratzearen alde egin zuen Jaurlaritzaren menpeko Alokabidek.
Etxegabetzea atzeratzea lortu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, "antolakuntzari eta lan militanteari esker". Hala ere, Alokabidek arriskuan dagoen familiaren kontra esku hartu izana salatu du: "Alokabide bezalako instituzio publikoen jardunaren lekuko gara. Etxebizitzarako eskubidea bermatu ez, eta etxegabetze-prozesu bat abiarazi dute zaurgarritasun-egoeran dagoen familia baten aurka".
Sindikatuko kideek jakinarazi dute "bidegabekeria horiei guztiei aurre egiteko antolatzen" jarraituko dutela, eta etxegabetze guztiak baldintzarik gabe eten ditzatela aldarrikatu du berriz.