Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak apiril bukaeran aurkeztu zituen Gaitasunak antolatu jardunaldiak, prentsaurreko bidez. Jakinarazi zuen Urretxu-Zumarragan (Gipuzkoa) elkartuko direla ekainaren 12an, eta egun osorako egitaraua argitaratu du jada.
Hona hemen jardunaldietako egitaraua, osorik:
- 09:30. Harrera.
- 10:30. Mahai-ingurua: Emakume langileon egoera eta borroka ulertzeko proposamen politikoak erreprodukzio soziala ardatz hartuta, Isabel Benitezen eta Tita Barahonaren eskutik.
- 12:30. Batetik, mahai-ingurua: Etxeko lanen eta horiek burutzen dituzten langileen egoera gaur egun, abokatu baten, etxeko lanetan soldatapean jarduten duen langile baten eta EH Feministak Nikaren eskutik. Bestetik, mahai-ingurua: Garbitzaileen borrokak sektore publiko zein pribatuan, sektore publikoko garbitzaileen eskutik.
- 17:00. Mahai-ingurua: Krisi kapitalista eta emakume langileon interesen defentsarako aukerak, Itaiako eta Mugimendu Sozialistako kideen eskutik.
- 19:00. Amaierako ekitaldia.
Aurkezpenak datozen egunetan
Jardunaldien berri emateko agerraldian iragarri modura, Itaiak aurkezpenak egingo ditu datozen egunetan, ekimenaren nondik norakoak azaltzeko. Jendaurreko saio horietan egongo dira salgai jardunaldietarako txartelak, 5 euroan.
Momentuz, ondoko aurkezpen saioak antolatu dituzte:
- Bergara (Gipuzkoa): maiatzaren 14an, 18:00etan Kartzela Zaharrean.
- Ondarroa (Bizkaia): maiatzaren 15ean, 13:00etan Ondarroako Gaztetxean.
- Bilbo (Bizkaia): maiatzaren 15ean, 18:00etan Etxarriko Gaztetxean.
- Gasteiz (Araba): maiatzaren 22an, Matxete plazan.
- Itsasu (Lapurdi): maiatzaren 22an.
- Anoeta (Gipuzkoa): maiatzaren 28an, Anoetako Gaztetxean.
- Azpeitia (Gipuzkoa): maiatzaren 29an, Azpeitiko Gaztetxean.
- Donostia (Gipuzkoa): maiatzaren 29an.
- Iruñea (Nafarroa): maiatzaren 29an.