AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Artículo 14
2024/11/21 12:24

Amerikako Estatu Batuetako Ford enpresak milaka behargin botako dituela jakinarazi du. Hasieran eman dituen datuen arabera, 4.000 langile kanporatuko ditu hiru urteko epean, gehienak Alemanian eta Erresuma Batuan.

Gehiegi zehaztu ez badu ere, badirudi berregituraketak eragina izango duela Espainiako Estatuan enpresak duen jardunean, baina "informazio- eta kontsulta-prozesu bat" hasiko omen du orain zuzendaritzak. Ia 5.000 langilek jarduten dute Fordentzat Espainiako Estatuan.

Automobilgintzako egoera orokorrari egin dio erreferentzia Fordek kaleratze masiboa justifikatzeko. Sektorea "etenaldian" dagoela dio, eta "aurrekaririk gabeko" egoera bati aurre egin behar diotela. Automobilgintzako beste enpresa handi batzuetan ere izango dira kaleratzeak, hala nola, Mercedesen, Nissanen eta Audin.

EZ DAGO IRUZKINIK