ACTUALIDAD / Régimen salarial
Fordek 4.000 langile kaleratuko ditu Europan
Badirudi Alemanian eta Erresuma Batuan izango direla kaleratze gehienak, hiru urteko epean. Automobilgintzako enpresa handi askotan iragarri dituzte kanporatze masiboak.
2024eko azaroaren 21
Fordek 4.000 langile kaleratuko ditu Europan
— ARGAZKIA Artículo 14

Amerikako Estatu Batuetako Ford enpresak milaka behargin botako dituela jakinarazi du. Hasieran eman dituen datuen arabera, 4.000 langile kanporatuko ditu hiru urteko epean, gehienak Alemanian eta Erresuma Batuan.

Gehiegi zehaztu ez badu ere, badirudi berregituraketak eragina izango duela Espainiako Estatuan enpresak duen jardunean, baina "informazio- eta kontsulta-prozesu bat" hasiko omen du orain zuzendaritzak. Ia 5.000 langilek jarduten dute Fordentzat Espainiako Estatuan.

Automobilgintzako egoera orokorrari egin dio erreferentzia Fordek kaleratze masiboa justifikatzeko. Sektorea "etenaldian" dagoela dio, eta "aurrekaririk gabeko" egoera bati aurre egin behar diotela. Automobilgintzako beste enpresa handi batzuetan ere izango dira kaleratzeak, hala nola, Mercedesen, Nissanen eta Audin.