AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Mediabask
2021/05/04 18:01

Joan den astelehenean bildu ziren Gogoan elkartea, Elkarbizi, Fernando Buesa Fundazioa eta Denis Itxaso, Espainiako Gobernuaren ordezkaria Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Dokumentu bateratu bat sinatu dute hiru erakundeek, eta leku publikoek "bizikidetza eremu" izan behar dutela argudiatuta, euskal preso politikoak "idealizatzen dituzten edo haien sinbologia islatzen duten" ekitaldiak edo mezuak eragoztea galdegin dute.

Besteak beste, euskal preso politikoei egindako ongietorriak aipatu dituzte sinatzaileek, azpimarratuta "zilegitasuna kendu" behar zaiola presoak "omentzeko, goraipatzeko edo ikusarazteko edozein ekitaldiri".

Gogoanek, Elkarbizik eta Fernando Buesa Fundazioak mahaira ateratako eskaera eztabaidagai izan da jada hainbat udalbatzarretan. Esaterako, Gasteizko (Araba) nahiz Zarauzko (Gipuzkoa) udalbatzetan galdearekin bat egitea onartu da.

EZ DAGO IRUZKINIK