AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/11/23 09:32

Egiten duten lan gehiena argitara ateratzen ez bada ere, tokian toki martxan dauden Etxebizitza Sindikatuek egiten duten lana eraginkorra da etxegabetzeen eta bestelako gehiegikerien eta erasoen aurka, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez. Horren zenbait adibide emateko, zerrenda batean bildu ditu azken hilabeteetan Euskal Herriko hainbat Etxebizitza Sindikatuk (lekuko Kontseilu Sozialisten eskutik sortzen joan direnak) egindako lana eta lortutako emaitzak.

Etxegabetze guztiak baldintzarik gabe eten daitezen egindako borrokan, kasu ugaritan lortu dute Etxebizitza Sindikatuek kaleratzeak atzeratzea edo bertan behera geratzea; esaterako, Donostian (Gipuzkoa), Beasainen (Gipuzkoa), Anoetan (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), Bilbon (Bizkaia), Portugaleten (Bizkaia), Lemoan (Bizkaia) eta Iruñean (Nafarroa).

Beste zenbait kasutan, legez kanpoko etxegabetze saiakerei eta etxejabeek egindako mehatxuei aurre egitea lortu dute Etxebizitza Sindikatuek. Adibidez, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin behar izan dute borroka kaleratze estrajudizialen kontra.

Etxejabeek egindako askotariko iruzurren aurka ere egin dute lan azken bi hiletan Etxebizitza Sindikatuek; hala nola, Donostian, Zarautzen (Gipuzkoa), Gasteizen eta Bilbon. Iruzurren artean aipatu dituzte, besteak beste, jabeak maizterrei gezurra esatea etxetik bota ahal izateko, edota alokairua hilero igotzea.

Bestalde, kale gorrian geratzeko arriskuan dauden pertsonentzat bizitoki-alternatibak lortzeko ere egiten dute borroka Etxebizitza Sindikatuek. Zentzu horretan, emaitzak izan dituzte, esaterako, Azpeitian (Gipuzkoa), Idiazabalen (Gipuzkoa), Gasteizen eta Iruñean.

Hona hemen lekuan lekuko Etxebizitza Sindikatuek egindako lana eta izandako askotariko emaitzak, zerrendatuta:

EZ DAGO IRUZKINIK