"Espainian azkenaldi honetan izan diren gertakari larriek, agerian utzi dute gure legedia eguneratzea ezinbestekoa dela". Argudio horri helduta, Espainiako Gobernuak 14/2019 Errege lege dekretua aldatu berri du. Neurria behin-behinekoa izango litzateke, adierazi dutenez.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak duela sei egun iragarri zuen lege dekretuaren aldaketa; bere esanetan, "Kataluniako errepublika digitalaren" aurka egiteko balioko zuena. Hala, egun batzuen buruan gauzatu dute neurri berria.
Kontrola eta esku hartzea
Aldaketa horri esker, "ordena publikoa, segurtasun publikoa edota segurtasun nazionala arriskuan daudenean", esku hartzeko eta komunikazio-euskarri digitalak ixteko ahalmena izango du Espainiako Gobernuak. Horretarako, gainera, ez du epaile baten baimenik beharko. Gaur, azaroak 6, argitaratu dute neurria, Espainiako Buletin Ofizialean. Aldaketa berriarekin, 2014. urtean osatutako Telekomunikazio Orokorraren araudiarekin hautsi du Gobernuak.
Sustatu atariak jaso duenez, honela dio dekretu berriaren laugarren kapituluak:
El Gobierno, con carácter excepcional y transitorio, podrá acordar la asunción por la Administración General del Estado de la gestión directa o la intervención de las redes y servicios de comunicaciones electrónicas en determinados supuestos excepcionales que puedan afectar al orden público, la seguridad pública y la seguridad nacional. En concreto, esta facultad excepcional y transitoria de gestión directa o intervención podrá afectar a cualquier infraestructura, recurso asociado o elemento o nivel de la red o del servicio que resulte necesario para preservar o restablecer el orden público, la seguridad pública y la seguridad nacional.
Irizpideak
Esku hartzea martxan jarri ahal izateko, bi baldintza posible egongo lirateke: bata administrazio publiko batek hala eskatzea litzateke; eta bestea, Espainiako Gobernuak berak hala erabakitzea.
Dekretua indarrean sartzeko irizpideei dagokienez, modu honetan zehaztu dituzte, Sustatu-k jakinarazi bezala: