AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/05/24 10:04

La Haine hedabideko kazetari batek, Edurne Correak, atzo deklaratu behar izan zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean, Ismael Moreno epailearen aurrean. Ikertua izaten ari da Correa, 2021eko abenduan La Haine-ren Twitter kontutik bideo bat argitaratzeagatik: Iñaki Etxeberria preso politikoari, 25 urtez gatibu egon ondoren aske geratzean, Iruñean (Nafarroa) egindako ongietorriko irudiak jasotzen zituen bideoak.

Etxeberria Alde Zaharrera heltzen ageri da ikus-entzunezkoan, eta han bildu ziren pertsonen txaloak entzuten dira. Ondoko testuak laguntzen zuen bideoa: "Iñaki Etxeberria Mortadelo euskal preso politikoari ongietorria eman diote dozenaka lagunek Iruñeko Alde Zaharrean".

Harreraren berri emateagatik, "terrorismoa goratzea" leporatzen diote kazetariari, eta horren harira deitu dute deklaratzera Auzitegi Nazionaletik. "Argi geratzen da txioak ez duela ezer goratzen, Iruñeko Alde Zaharrean gau hartan gertatutakoari buruzko informazio objektiboa ematen baitu", salatu du La Haine-k: "Berriro ere, Estatuak martxan jarri du desesoroak zaizkion ahotsak isilarazteko makineria".

EZ DAGO IRUZKINIK