AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/07/23 08:09

Herriko jaiak ospatzen ari dira Ordizian (Gipuzkoa), baina, beste behin ere, Poliziak gogor esku hartu du festan ari ziren hainbat pertsonaren kontra. Asteleheneko aurreneko orduetan izan zen, Goierriko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) azaldu duenez. Udaltzainek eskatuta bertaratu zen Ertzaintza, eta kalean parranda egiten ari ziren hainbat gazteren kontra jo zuen. Hainbat lagun zauritu zituzten ertzainek, zabaldu diren irudiek erakusten duten bezala: gazteek jasandako kolpeak eta hautsitako kamisetak ikus daitezke argazkietan.

"Atzokoa ez da gertakari isolatua, joera autoritario bati erantzuten dio, zeinetan gazte langileok kriminalizatzen dituzten eta errepresio- eta kontrol-mekanismoak areagotzen diren", nabarmendu du Goierriko GKSk: "Egunero ikusten ditugu gure herrietan Poliziaren presentzia gero eta handiagoa, haien joera oldarkorren areagotzea eta kameren ezarpen orokortua, besteak beste". Hala, udaltzainen eta ertzainen jarrera salatu dute GKSko kideek, baita autoritarismoaren gorakada orokorra ere.

EZ DAGO IRUZKINIK