ACTUALIDAD / Represión
Ertzaintzak hainbat gazteren kontra jo du Ordiziako jaietan
Festan ari ziren gazte batzuen aurka oldartu ziren ertzainak astelehenean, udaltzainek hots egin ostean, eta hainbat lagun zauritu zituzten. Autoritarismoaren gorakada salatu du Goierriko GKSk.
2024eko uztailaren 23
Ertzaintzak hainbat gazteren kontra jo du Ordiziako jaietan

Herriko jaiak ospatzen ari dira Ordizian (Gipuzkoa), baina, beste behin ere, Poliziak gogor esku hartu du festan ari ziren hainbat pertsonaren kontra. Asteleheneko aurreneko orduetan izan zen, Goierriko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) azaldu duenez. Udaltzainek eskatuta bertaratu zen Ertzaintza, eta kalean parranda egiten ari ziren hainbat gazteren kontra jo zuen. Hainbat lagun zauritu zituzten ertzainek, zabaldu diren irudiek erakusten duten bezala: gazteek jasandako kolpeak eta hautsitako kamisetak ikus daitezke argazkietan.

"Atzokoa ez da gertakari isolatua, joera autoritario bati erantzuten dio, zeinetan gazte langileok kriminalizatzen dituzten eta errepresio- eta kontrol-mekanismoak areagotzen diren", nabarmendu du Goierriko GKSk: "