AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/11/17 09:04

Kolpe gogorra gidarien diru-zorroentzat. Urte bukaerara arte, behintzat, 10 zentimoko beherapen bat eskainiko du Frantziako Estatuak, azken hilabeteetako 30 zentimokoaren ordez. Neurri aldaketak bi euroen gainetik igoarazi du diesel litroaren prezioa, Frantziako Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren datuen arabera. Berunik gabeko 95 eta 98 gasolinen prezioa, aldiz, 1,80 euroen bueltan gelditu da. Horrenbestez, gasolindegi batetik bestera, erregai litroaren prezioa 20 eta 30 zentimo garestiago izanen da.

Hamar zentimoko laguntza 2023ko urtarrilaren 1ean bururatuko da. Hortik aurrera, beste neurri bat abiaraziko dutela hitzeman du Olivier Veran Frantziako Gobernuko bozeramaileak BFM telebista-katean emandako elkarrizketa batean. Xehetasun handirik ezagutzen ez bada ere, lanera joateko autoa gehien behar duten pertsonei zuzendua izanen da neurria.

EZ DAGO IRUZKINIK