AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Council on Foreign Relations
2025/04/09 11:57

Amerikako Estatu Batuetako presidente Donald Trumpek apirilaren 2an iragarri zuen mundu mailako gerra komertzial bat, %10eko oinarrizko zerga jarri baitzien inportazio guztiei. Txinako produktuen kasuan, gainera, gutxienez %54koa izango zen igoera espezifiko bat sartu zuten indarrean AEBek aurreko astean. Horri erantzunez, Txinako Gobernuak ere hartu zituen AEBetako inportazioen aurkako hainbat neurri.

Hain justu, AEBetako produktuei aplikatutako muga-zergak igo zituen Txinak ere: %34koak izango dira bihartik aurrera. Txinako Finantza Ministerioak adierazi zuen, bestalde, Trumpek martxan jarritako neurriak "bateraezinak" direla "nazioarteko merkataritzako arauekin", eta AEBen aurkako demanda bat aurkeztu zuen gobernuak Munduko Merkataritza Erakundean (OCM). Horretaz gain, AEBetako hamasei enpresa esportazio-kontrolerako zerrendan sartu zituen Txinak, produktuetara eta teknologia estrategiko batzuetara duten sarbidea mugatuz.

Orain, baina, Txinaren kontraneurri horiei erantzun eta mugimendu gehiago iragarri dituzte AEBek. Trumpek aurrez egin zion mehatxu Txinako Gobernuari, esanez kontraneurriak atzera botatzen ez bazituen berriz esku hartuko zuela, eta bete du mehatxua: muga-zerga gehigarri gehiago aplikatuko dizkie Txinako inportazioei, %104raino igoz. Gaurtik dago indarrean tasa hori, Etxe Zuriko bozeramaile Karoline Leavittek baieztatu duenez: "Estatu Batuek ukabilkada bat jasotzen dutenean, kolpea indar gehiagoz itzultzen dute".

AEBen "izaera xantaiagilea" salatu du Txinak. Leavittek esan du Trump "izugarri eskuzabala" izateko prest dagoela, Txinako Gobernua negoziatzeko prest baldin badago.

EZ DAGO IRUZKINIK