AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Rosa Carabel, Eroski taldeko kontseilari ordezkaria.
2024/05/13 18:53

2023an etenik gabe garestitu zituzten elikagaiak, 2022an egin bezala. Espainiako Estatuan, batez beste, %11,8 egin zuten gora elikagaien prezioek 2023an, aurreko urtean baino bi dezima gehiago. Bien bitartean, Eroskik 2023ko balantzearen aurkezpena egin du, eta Rosa Carabel Eroski taldeko kontseilari ordezkariak eman du datuen berri. Elikagaien prezioek gora egin duten modura, igo egin dira enpresa horren irabaziak ere: urte batetik bestera %70,3 igo dira bere etekinak, zehazki, 109 milioi euroko irabazi garbiak izan baititu.

Kontseilaria "baikor" ageri da, bere ustez, irabaziak handitu ez ezik, datozen urteetan irabaziei eusteko gaitasuna baitu Mondragon Korporazioko kideak. Izan ere, aurreko urtean %6,3 igo ziren Elorrioko (Bizkaia) banaketa-taldearen salmentak, antza, 5.729 milioi eurora iritsi baitziren. Hori ez ezik, 2021eko irabaziak ere gainditu ditu kooperatibak: 105 milioi eurokoak izan ziren orduan, 2007tik izandako emaitzarik onenak.

Zorrak behera, saltoki kopurua gora

Gainean zeukan zorra kitatzeko aukera ere izan du Eroskik, hura 909 milioi eurotik 671 milioi eurora jaistea lortu baitzuen 2023an. Zorraren banaketari dagokionez, 171 milioi euroko kantitatea bankuen pull batetik hartutako zorra da, eta beste 500 miloi euroak bonoei lotutakoak dira, inbertsio instituzionalaren esku daudenak.

Hala, supermerkatuak irekitzen jarraitu du Eroskik: nabarmendu duenez, osotara 1.533 saltoki ditu kooperatibak, eta horietatik 70 ireki zituen iaz.

EZ DAGO IRUZKINIK