AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / ELA
2022/11/02 23:47

Vectalia Enkarterri enpresa da Bizkaiko eskualde horretan Bizkaibus enpresak duen kontzesionarioa, eta borrokari ekin diote han jarduten duten langileek; 60 behargin inguru dira. Atzo egin zuten lehenengo lanuztea, baina beste lau greba egunetara deitu dute; hain zuzen, azaroaren 14an eta 21ean eta abenduaren 12an eta 21ean joko dute grebara.

Nagusiki, soldata-igoerak exijitzeko ari dira borrokan langileak. Euren erosteko ahalmena bermatu nahi dute, eta horretarako, Kontsumorako Prezioen Indizetik (KPI) gorako soldata-igoerak eskatzen dituzte. Dena den, enpresako zuzendaritzak ez du halako soldata-igoerak ezartzeko inolako borondaterik erakutsi, ez eta bestelako "neurri sozial" batzuk hartzeko borondaterik ere. ELA, CCOO eta UGT sindikatuek egin dute greba deialdia; azaldu dutenez, %100ekoa ari da izaten langileen erantzuna.

Borrokan ari dira Lea-Artibaiko eta Busturialdeko Bizkaibuseko langileak ere. 2020tik dago agortuta euren hitzarmena, eta soldatak KPIaren arabera igotzea eskatzen dute. Hainbat greba egun izan dituzte urrian, eta azaroan ere lanuzte ugari egingo dituzte.

EZ DAGO IRUZKINIK