AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/07/19 10:19

Zarautzen (Gipuzkoa) sexu-eraso bat jasan du emakume batek aste honetan. Astelehen goizaldean izan zen, apartamentu turistiko batean; 31 urteko gizon batek egin zion eraso neskari. Astelehenean atxilotu zuten erasotzailea, baina aske uztea erabaki zuen epaileak, karguekin.

"Emakume langileon aurkako erasoak gero eta normalizatuago daude esparru ezberdinetan", salatu du Urola Kostako Itaiak. Hala, ezinbestekotzat jo du "erasoen aurka antolatzea eta gaitasunak modu independentean garatzea". Gogora ekarri du, azken bi hilabeteetan, lau erailketa matxista eta hamaika sexu-eraso atera direla argitara Euskal Herrian.

Horri eta indarkeria matxistaren aurrean egin beharreko lanari lotuta, hausnarketa saio bat antolatu dute Zarautzen Itaiako kideek, uztailaren 28rako. Hiruputzu Gaztetxean izango da saioa, 18:30ean hasita.

EZ DAGO IRUZKINIK