AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Desokupa enpresako kide batzuk, Bartzelonan. Argazkia: El Salto
2019/12/12 15:38

Atzo, asteazkena, adierazpen bat argitaratu zuen Portugaleteko (Bizkaia) Gizarte Eskubideen Bulegoak. Modu horretan jakinarazi zuten bulegoko kideek Desokupak Portugaleten esku hartu duela, emakume bat etxetik botatzeko: enpresako hainbat kide emakumea kaleratu nahian ari dira azken egunotan. Adingabeko haur baten arduraduna da kaleratze arriskuan dagoen pertsona.

Orain artean, "alokairu beltzean" egon da emakumeak bizitoki duen etxebizitza. Izan ere, legezko jabeak ez dio kontraturik egin alokatzaileari. Hala, une honetan ezin du auzitara jo emakumea etxegabetzeko, "berak legea urratu duelako", eta horregatik jo du Desokuparengana.

Espainiako Estatuan hamaika kaleratzetan parte hartu du enpresak, Poliziarekin elkarlanean sarri. Portugaleteko Gizarte Eskubideen Bulegoak salatu duenez, "bortxa eta oldarkortasun giroa" erabiltzen ditu enpresak etxegabetzeak egiteko, "matoien" bidez.

Ustez, honakoa izango litzateke Desokupak Euskal Herrian jarduten duen aurreneko aldia.

EZ DAGO IRUZKINIK