AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Itaiaren protesta bat Ordizian.
2022/11/21 08:57

Pasa den larunbatean 27 urteko gizon bat atxilotu zuten Eibarren (Gipuzkoa), ostiral gauean emakume bat bortxatzeagatik. Lankideak dira, eta erasotzailearen etxebizitzan izan zen bortxaketa: gizonak sexu-harremanak izatera behartu zuen emakumea, eta azken horrek ihes egitea lortu zuenean aurkeztu zuen salaketa. Atzo goizean igaro zen bortxatzailea epailearen aurretik.

Ormaiztegin (Gipuzkoa), gainera, emakume bat bortxatzen saiatu dira asteburuan, Goierriko Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak jakinarazi duenez. Hain zuzen, herriko jaiak ospatu dituzte herri horretan joan den asteburuan.

Erasoa dela-eta, protestara deitu dute Itaiako kideek: elkarretaratze bat egingo dute gaur, azaroaren 21ean, 19:30ean Ormaiztegiko plazan.

Bestalde, Okzitaniako Tonneins herrian erailketa matxista bat izan da berriki. 31 urteko gizon batek 14 urteko neska bat bahitu, bortxatu eta erail zuen aurreko ostiralean; Bordele eta Tolosa artean topatu zuten neskaren gorpua.

EZ DAGO IRUZKINIK