AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/05 10:22

Laudioko (Araba) Gaztetxeko kideek iazko urrian salatu zuten: Gaztetxearen hustearen aurkako protestei lotuta, zenbait pertsona isundu zituen Ertzaintzak. Osotara 4.000 euroko zigor ekonomikoak jarri dizkiete ertzainek. Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak, dena den, hiru Elkartasun Jaialdi antolatu ditu "desalojoaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko". Laudioko Orbeko Etxean, Bilboko (Bizkaia) Zazpi Katu Gaztetxean eta Gasteizko (Araba) Gaztetxean izango dira jaialdiak; urtarrilaren 21ean, otsailaren 2an eta otsailaren 9an, hurrenez hurren.

Ekainaren 13rako zegoen finkatuta Laudioko Gaztetxea husteko gehienezko epea, eta goizetik hasi ziren Langile Kontrolpeko Espazioaren desalojoa salatzeko protestak. Protestan zeudenen kontra oldartu zen Ertzaintza, eta kargak izan ziren.

2022. urtearen amaieran jakinarazi zuten bide propio bati ekingo ziola Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak.

EZ DAGO IRUZKINIK