AKTUALITATEA / Soldata sistema
Elektrokutatuta hil da langile bat Arratzun
Goizeko 09:00ak aldera gertatu da lan-istripu hilgarria. Aurten, gutxienez hamalau lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2025eko martxoaren 17
Elektrokutatuta hil da langile bat Arratzun

Gaur, martxoaren 17an, beste behargin batek galdu du bizia soldatapean lanean ari zela. Goi-tentsioko linea baten deskarga elektrikoa jasan du langileak, eta elektrokutatuta hil da bertan. Goizeko 09:00ak aldera gertatu da.

Bi hilabete eta erdi baino ez dira igaro urtea hasi zenetik, eta, dagoeneko, hamalau langilek galdu dute bizia Euskal Herrian lanean ari zirela, sindikatuen zenbaketaren arabera.