Gaur, martxoaren 17an, beste behargin batek galdu du bizia soldatapean lanean ari zela. Goi-tentsioko linea baten deskarga elektrikoa jasan du langileak, eta elektrokutatuta hil da bertan. Goizeko 09:00ak aldera gertatu da.
Bi hilabete eta erdi baino ez dira igaro urtea hasi zenetik, eta, dagoeneko, hamahiru langilek galdu dute bizia Euskal Herrian lanean ari zirela, sindikatuen zenbaketaren arabera.