AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/05/24 21:47

EITBren Biba Zuek! telebista-saioan izan da gaur J Martina musika-taldea, gonbidatu gisa. Platoan, musika emanaldi baten barruan, aldarri politiko batzuk erakutsi behar zituzten taldeko kideek, Israelgo Estatu sionista palestinarren kontra egiten ari den sarraskia salatzeko, eta Mendebaldeko konplizeak seinalatzeko. Hala zioen J Martinak telebistan atera nahi zuen tela zatiak: FCK Israel, FCK Europar Batasuna, FCK NATO.

Aldarrikapen hori zentsuratu du, ordea, EITBk: mezu politiko hori zeraman tela platotik kentzera behartu du musika-taldea. Horren kontra, dena den, argi hitz egin du J Martinak telebistan egindako emanaldian. Abesti baten erdian, hitza hartu dute hiru taldekideek: "Israel hiltzaile bat da. Europa laguntzailea. Gora Palestina!", esan dute.

EZ DAGO IRUZKINIK