Irailean eman zuten Prozesu Sozialistaren aldeko Elkargunearen (Encuentro por el Proceso Socialista) sorreraren berri. Madrilgo, Valladolideko eta Gaztelako beste hiri batzuetako hainbat militantek sortu dute "borondate sozialisten arteko espazio irekia", "formakuntzan sakontzen jarraitzeko eta gure gaitasun kolektiboak areagotzeko beharrezkoak diren eztabaidak izateko" asmoz. Modu horretan, "gure borrokaren helburura, sozialismora, hurbiltzeko beharrezkoak diren bitartekoak etengabe garatzea eta hobetzea" da haien helburua; "azken batean, esparru bat eraikitzea, planteatzen zaizkigun erronka guztiei erantzun ahal izateko, eta ildo horretan aurrera egiteko".
Carabanchelen aurkeztu zuten Prozesu Sozialistaren aldeko Elkargunea joan den larunbatean, EKO Espazio Soziokultural Askatu eta Autogestionatuan. Horretarako, zehazki, Etxebizitzaren eginkizuna estrategia politiko berri baten eraikuntzan eta Proposamenak ziklo politiko berri baten irekieraren harira hitzaldiak antolatu zituzten ekimeneko kideek. 250 lagunetik gora elkartu ziren Carabanchelen.